Internet deiei buruz
Internet bidezko deiak egin eta jaso ditzakezu (sareko zerbitzua). Internet bidezko dei
zerbitzuek ordenagailuen, telefono mugikorren eta VoIP gailu baten eta ohiko telefono
baten arteko deiak onar ditzakete.
Zenbait Internet bidezko dei zerbitzuen hornitzaileek Internet bidezko doaneko deiak
onartzen dituzte. Eskuragarritasun eta konektibitate kostuen berri izateko, jo Internet
dei zerbitzuen hornitzailera.
Zenbait herrialdetan VoIP edo beste zerbitzu batzuen erabilera mugatuta egon daiteke.
Informazio gehiagorako, jar zaitez gailuaren hornitzailearekin, zerbitzuen
hornitzailearekin edo tokian-tokiko arduradunekin harremanetan.
Internet bidezko deiak egin edo jasotzeko, WLAN sareko zerbitzu eremuan izan eta
Internet bidezko dei zerbitzu batetan saioa hasita izan behar duzu.