Bidali mezu bat
Egon senideekin eta lagunekin harremanetan testu-mezuen eta multimedia mezuen
bidez. Argazkiak, bideoak eta bisita-txartelak erants ditzakezu mezuetan.
Hautatu
Menua
>
Mezularitza
.
1 Hautatu
Mezua sortu
.
2 Eranskin bat gehitzeko, hautatu
Aukerak
>
Txertatu objekt.
.
3 Idatzi mezua eta hautatu
Jarraitu
.
4 Telefono-zenbaki edo helbide elektroniko bat eskuz sartzeko, hautatu
Zk. edo
post. el.
. Sartu telefono-zenbakia edo hautatu
Posta
, eta sartu posta-helbidea.
5 Hautatu
Bidali
.
Aholkua: Karaktere berezi bat edo aurpegiera bat sartzeko, hautatu
Aukerak
>
Txertatu ikurra
.
Eranskina duen mezu bat bidaltzea testu-mezu arrunt bat bidaltzea baino garestiagoa
izan daiteke. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Mezu baten karaktere-muga gainditzen duten mezuak bidal ditzakezu. Mezu luzeagoak
bi mezu edo gehiagotan banatuta bidaltzen dira. Zerbitzu-hornitzaileek bidalitako
mezu kopuruen arabera kobratu ohi dute.
Azentu-markek, bestelako ikurrek edo zenbait hizkuntzen aukerek leku gehiago
hartzen dute, eta mezu batean bidal daitekeen karaktere-kopurua murrizten dute.
26 Mezularitza
Multimedia mezu batean erantsitako elementua sarearentzat handiegia bada,
telefonoak automatikoki tamaina murriztuko du.
Telefono bateragarriek soilik jaso eta bistara ditzakete multimedia mezuak. Mezuen
itxura telefonoz telefono alda daiteke.