SIM txartela eta bateria sartzea
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-SIM txartela ere deitzen
dena, micro-SIM txartel bat moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-UICC disjuntore
batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM txartel orokorrak baino
txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu micro-SIM txartelak onartzen eta SIM txartel
bateraezinen erabilerak txartela edo gailua kalte ditzake, baita txartelean gordetako
informazioa hondatu ere.
Telefono hau BL-5CT bateriarekin erabili behar da. Erabil itzazu beti jatorrizko Nokia
bateriak.
Urradurak izan edo tolestuz gero, SIM txartela eta haren kontaktuak oso erraz honda
daitezke; beraz, kontuz ibili behar da txartela manipulatzean, sartzean edo kentzean.
1 Labaindu estalkia eta kendu. Bateria sartuta badago, atera kanpora.
2 Sartu SIM txartela. Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremuak behera begira daudela.
6
Lehen urratsak
3 Lerrokatu bateriaren kontaktuak eta bateriaren konpartimentua, eta sartu bateria.
Estalkia jartzeko, goiko koskak beraien lekuetan sartu eta, jarraian, labaindu
estalkia bere lekuan helduta geratu arte.