Memoria-txartela sartzea edo kentzea
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Gailuak tamaina honetako memoria-txartelak onartzen ditu: 32 GB.
Memoria-txartela sartzea
1 Kendu atzeko estalkia.
2 Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremuak behera begira daudela. Bultzatu txartela
barrura, "klik" bat entzuten duzun arte.
3 Jarri berriro atzeko estalkia.
Memoria-txartela kentzea
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Telefonoa piztuta dagoela ere ken edo ordezka dezakezu memoria-txartela.
1 Kendu atzeko estalkia.
2 Bultzatu txartela barrura, "klik" bat entzuten duzun arte, eta atera txartela.
3 Jarri berriro atzeko estalkia.
Lehen urratsak
7