Kargatu bateria USB bidez
Bateria gutxi gelditzen zaizu baina ez daramazu kargagailurik? USB kable bateragarri
bat erabil dezakezu gailu bateragarri batera konektatzeko, hala nola, ordenagailura.
Kargagailuaren konektorea haustea ekiditeko, kontuz ibili kargagailuaren kablea
konektatzean eta deskonektatzean.
8
Lehen urratsak
USB bidez kargatzeak denbora gehiago behar izan dezake hasieran, eta baliteke ez
funtzionatzea indarrik gabeko USB konexio-bloke bat erabiliz gero. Gailua azkarrago
kargatzen da hormako hartune batera konektatzen denean.
Ordenagailu batera konektatuz gero, gailua sinkroniza dezakezu kargatzen ari den
bitartean.