Kargatu bateria
Bateria partzialki kargatzen da fabrikan, baina baliteke berriro kargatu behar izatea
gailua lehenengo aldiz piztu ahal izan aurretik.
Gailuak bateria gutxi duela adierazten badu, egin hurrengoa:
1 Konektatu bateria hartune batera.
2 Konektatu kargagailua gailuari.
3 Bateria erabat kargatuta dagoela adieraztean, deskonektatu kargagailua gailutik
eta, ondoren, hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora-tarte jakin batez kargatu behar, eta kargatu bitartean ere erabil
dezakezu gailua. Kargatzen ari den bitartean gailua bero egon daiteke.
Bateria guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra agertu arte edo deirik
egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada kargagailua konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da bateria kargatzen has dadin.
Gailua irratia entzuten duzun bitartean kargatzeak, harreraren kalitateari eragin
diezaioke.