Kopiatu argazkiak edo bestelako edukia gailuaren eta USB memoria-unitatearen
artean
Gailuko argazkiak USB memoria-unitate bateragarri batean kopia ditzakezu. Erabili
aukera hau bidaiatzean ateratzen dituzun argazkien babeskopiak egiteko.
1 Konektatu USB OTG egokigailu bateragarriaren kablea gailuaren USB atakara.
2 Konektatu memoria-unitate bat USB OTG egokigailuaren kablera.
3 Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Galeria
eta eduki hautatuta fitxategia edo
karpeta.
4 Hautatu fitxategia edo karpeta kopiatu ala mugitu nahi duzun.
5 Hautatu helmugako karpeta.