
Kopiatu argazkiak edo bestelako edukia gailuaren eta ordenagailuaren artean
USB datu-kablea erabil dezakezu zure argazkiak eta bestelako edukia kopiatzeko
gailuaren eta ordenagailu bateragarri baten artean.
1 Erabili USB datu-kable bateragarria gailua ordenagailura konektatzeko.
2 Hautatu aukera hauetariko bat:
Nokia Ovi Suite — Erabili modu hau ordenagailuan Nokia Ovi Suite instalatuta
badago.
Multim.-transf. — Erabili modu hau ordenagailuan Nokia Ovi Suite instalatuta ez
badago. Erabili modu hau gailua etxeko aisialdirako sistema batera edo
inprimagailu batera konektatu nahi izanez gero.
Bilteg. masiboa — Erabili modu hau ordenagailuan Nokia Ovi Suite instalatuta ez
badago. Gailu eramangarri gisa agertuko da gailua ordenagailuan. Erabili modu
36 Konexioak

hau gailua beste gailuetara konektatu nahi izanez gero, hala nola, etxeko edo
autoko musika-ekipora.
3 Erabili ordenagailuko fitxategi-kudeatzailea edukia kopiatzeko.