Testu iragarlea
Hiztegi bateratuak zenbaki teklak sakatzen dituzun heinean hitzak proposatzen ditu.
Nahi izanez gero, hitz propioak gehi ditzakezu hiztegira.
Hitz bat idaztea
Sakatu zenbaki teklak (2-9). Teklak behin bakarrik sakatu letra bakoitzeko.
Idatzi testua 25
Baieztatu hitz bat
Mugitu kurtsorea aurrera, edo tarte bat sartzeko, sakatu 0.
Hitz egokia hautatzea
Proposatutako hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz, eta hautatu nahi duzun
hitza zerrendan.
Hitz bat hiztegira gehitzea
Hitzaren ondoren ? bistaratzen bada, hitza ez dago hiztegian. Hitza hiztegira gehitzeko,
hautatu
Letreiatu
. Idatzi hitz bat ohiko idazketa metodoa erabiliz eta hautatu
Gorde
.
Hitz konposatu bat idaztea
Idatzi hitz baten lehen zatia, eta mugitu kurtsorea aurrera hitza baieztatzeko. Idatzi
hitz konposatuaren hurrengo zatia eta baieztatu berriro.