Laguntza
Produktua erabiltzeari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, edo gailuak
nola funtzionatu beharko lukeen jakin nahiko bazenu, joan www.nokia.com/support
helbidera edo, mugikorra erabiliz gero, nokia.mobi/support helbidera.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako bat:
•
Berrabiarazi gailua. Itzali gailua eta atera bateria. Minutu bat igaro ondoren, jarri
berriz bateria eta piztu gailua.
•
Eguneratu gailuaren softwarea
•
Berrezarri jatorrizko ezarpenak
Gailuaren kudeaketa 15
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan Nokia-rekin konpontzeko
aukera gehiago lortzeko. Bisitatu www.nokia.com/repair. Gailua konpontzera bidali
aurretik, egin beti gailuko datuen babeskopia.