Birziklatu
Telefonoa bere bizitzaren bukaerara ailegatzen denean, material guztiak material edo
energia gisa errekupera daitezke. Botatze eta berrerabilera zuzena bermatzeko, Nokia
eta bere kideak elkarlanean ari dira We:recycle izena duen programan. Nokia produktu
zaharren birziklatzeari buruzko informazioa jasotzeko eta biltegi bereziak non dauden
jakiteko, joan www.nokia.com/werecycle helbidera, edo deitu Nokia-ren
Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak gogorarazten du produktu elektrikoek edo elektronikoek, bateriek eta
metagailuek funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla.
Eskakizun hau Europar Batasunean bete behar da. Produktu hauek ezin dira sailkatu
gabeko udal-zabortegietan bota. Telefonoaren ingurumen-ezaugarriei buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, joan www.nokia.com/ecoprofile helbidera.